Archivado en: Uncategorized | Etiquetas: bidaiak, intxaurrondo, kultura, larrotxene
Hamalaugarren aldiz jarraian, Donostiako Intxaurrondo auzoko IPAR HAIZEA elkarteak eta LARROTXENE KULTUR ETXEAK, HAIZALDE elkarte gastronomikoaren laguntzarekin, munduan zehar eginiko bidaien inguruko hitzaldi eta ikus-entzunezkoak antolatu dituzte.
Aurtengo programazioa apirilaren 4tik 14ra burutuko da.
Apirilaren 4an Mikel Esseryren bidaiei buruzko erakusketa inauguratuko da Larrotxene Kultur Etxean. Mikel Essery oso pertsona ezaguna eta maitatua da auzoan; izan ere, bertan du familia eta auzoko ikastolan ere irakasle bezala aritu zen. Erakusketa apirilaren 11ra arte egongo da ikusgai ondorengo ordutegian:
Ipar Haizea 19:00-22:00
Larrotxene 16:00-20:30
Proiekzioak apirilaren 7tik 11ra burutuko dira, arratsaldeko 20:00etan IPAR HAIZEA auzo elkartearen lokaletan (Bernart Etxepare plaza). Programa honen barruan 5 proiekzio izango ditugu, eta ondoren gerturatu diren guztiei, askaria eskainiko zaie HAIZALDE elkartean. Aurtengo astearen ardatza Emakume Bidaiariak gaia aukeratu da, eta beraz, 5 emakume bidaiari gonbidatu ditugu beren esperientzien berri emateko.
PROIEKZIOEN PROGRAMA
Báseri herriarekin burututako lankidetza egitasmo batetik abiatuta, aukera izango dugu Nepaleko jendea ezagutzeko, eta bereziki, emakumearen papera, dituzten zailtasunak eta etorkizunari begira dituzten erronkak.
Apirilak 8 Mariu Eguzkiza: El Danubio en Bicicleta
2007ko uztailean, familia bereko bost helduk eta bi haurrek, aurretik zenbait irteera txirrindaz egin ondoren, abioi bat hartzea erabaki zuten eta zazpi egunetan zehar Danubioren ertzetik 380 kilometro egin zituzten. Bideo honetan Danubio ibaiaren irudiak ikusiko ditugu eta Passaun, Inn ibaiarekin bat egin ondoren, nola zabalagoa eta beteagoa datorren. Ikusiko dugu ere gora eta behera dabiltzan ontziak, beroarekin batera bainuekin gozatuko dugu, baita Vienako inperio garaiko jauregietaz ere.
Apirilak 9 Iratxe Ormatza: Hegoak: Hegoamerikan zehar…
Sei herrialdetan zehar eginiko bidaia baten kronika da: Peru, Bolivia, Argentina, Uruguay, Paraguay eta Brasil. Iratxek pertsona eredugarriak ezagutu zituen, duintasunez eta alaitasunez beteak. Esperientzia honen ondorioz Hegoak liburua argitaratu du, orain dela gutxi kaleratua.
Apirilak 10 Mila Gallastegi: Travesía del Sahara a pie
8 milioi kilometro koadroekin, Sahara munduko basamorturik handiena da. Ikus-entzunezko honetan Mila Gallastegik Aljeriako Tussuli N’Ajjer mendizerraren inguruan oinez eginiko bidaia kontatzen digu. Harriz eta dunez osatutako paisaia anitza da. Bidea bertako garraiobide arruntak erabilita egin zuen, hots, dromedarioak, bertako tuareg-ak lagun zituela. Irudietaz, soinuetaz eta basamortuaren xarmaz gozatzeko aukera paregabea.
Larraitz Zumetak 30 urte ditu eta Donostian jaio zen. 8 eta 16 urte bitartean bere amarekin bizi izan zen Guatemalan eta harantz joaten jarraitzen du urtean behin edo bitan. Senide batzuk Livingstonen, Guatemalako Karibean, bizi dira. Ondo baino hobeto ezagutzen du guatemalarren izaera, maya kultura eta inguruko sumendiak.
Berrikuntza gisa, aurten Literatur Solasaldia ere erantsi diogu asteari. Hain zuzen ere Ryzard Kapuscinski-ren Ébano liburua jorratuko da. Liburu honetan Kapuscinskik Afrikan kazetari moduan izandako esperientzia kontatzen du. Tertulia apirilaren 14an izango da, 19:30ean Intxaurrondo Berri Kultur Etxean.
Aún no hay comentarios por mucho
Deja un comentario
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <pre> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>